MICROSOFT SOFTWAREAREN LIZENTZIA MICROSOFT AZURE INFORMATION PROTECTION

Lizentziaren baldintza hauek Microsoft Corporation-en (edo haren filialak) eta zure arteko hitzarmena osatzen dute. Gainera, baldintza horiek lehen aipatutako softwareari eta Microsoft-en edozein zerbitzuri edo zerbitzu-eguneratzeri dagozkio (salbu eta zerbitzu edo eguneratze horiek baldintza gehigarri edo berriak baldin badituzte; horrela bada, beste baldintza horiek aplikatuko dira eta ez dituzte aurrez eguneratutako zerbitzuei edo softwareari dagozkien Microsoft-en edo zure eskubideak aldatuko).

LIZENTZIAREN BALDINTZA HAUEK BETETZEN BADITUZU, JARRAIAN AZALTZEN DIREN ESKUBIDEAK IZANGO DITUZU. SOFTWAREA ERABILIZ GERO, BALDINTZA HAUEK ONARTZEN DITUZU.

1. INSTALATZEKO ETA ERABILTZEKO ESKUBIDEAK

  • a) Orokorra.Softwarearen nahi adinakopia instala ditzakezu.

  • b) Hirugarrenen softwarea. Softwareak hirugarrenen aplikazioak eduki ditzake, hitzarmen honen bidez edota beren baldintzen bidez lizentzian ematen dizkizugunak. Hirugarrenen aplikazioen lizentziaren baldintzak, oharrak eta jakinarazpenak (baldin badaude) https://aka.ms/thirdpartynotices helbidean edo aplikazioekin batera datorren ohar-fitxategian dituzu erabilgarri. Halaber, aplikazio horiek beste hitzarmen batzuen arabera araututa egon arren, kalteei dagozkien hurrengo erantzukizun-ukatzeak, murriztapenak eta salbuespenak ere aplikatzen zaizkie aplikazioei, indarrean dagoen legeak agintzen duen heinean.

2. DATUEN BILKETA

Softwareak zuri eta softwarea erabiltzeko duzun moduari buruzko informazioa bil dezake Microsoft-i bidaltzeko. Baliteke Microsoft-ek informazio hori erabiltzea zerbitzuak hornitzeko eta produktuak eta zerbitzuak hobetzeko. Microsoft-i datu horiek ez biltzeko eskatzeko zure eskubideak (baldin badaude) produktuaren dokumentazioan azalduta dituzu. Softwarearen zenbait eginbidek, horrez gainera, softwarea atzitzen edo erabiltzen duten aplikazioak darabiltzaten erabiltzaileen datuak bil ditzakete. Eginbide horiek erabiltzen badituzu aplikazioetako datuak biltzeko aukera gaitzeko, indarrean dagoen legea bete beharko duzu; besteak beste, erabiltzaileen baimena lortu behar duzu eta pribatutasun-gidalerroak eskura jarri beharko dizkiezu, informazioa erabiltzeko, biltzeko eta partekatzeko moduari buruzko informazioa irakurtzeko aukera eduki dezaten. Microsoft-ek datuak nola biltzen eta erabiltzen dituen hobeto ulertzeko, produktuaren dokumentazioa eta Microsoft-en pribatutasun-adierazpena irakur ditzakezu hemen: https://go.microsoft.com/fwlink/?LinkId=512132. Microsoft-en pribatutasun-adierazpenek azaldutako xedapen aplikagarri guztiak betetzea onartzen duzu.

3. LIZENTZIAREN IRISMENA

Softwarea erabiltzeko lizentzia ematen da, baina ez da saltzen. Microsoft-ek gainontzeko eskubide guztiak erreserbatzen ditu. Salbu eta, aipatutako murrizketak gorabehera, indarrean dauden legeek eskubide gehiago ematen badizkizute, ezingo dituzu hauek egin:

  • a) ezingo duzu inola ere softwarearen muga teknikorik saihestu, softwarean aipatzen ez den beste moduan erabiltzeko;

  • b) softwarearen alderantzizko ingeniaritza gauzatu, hori deskonpilatu edo desmuntatu;

  • c) Microsoft-ek edo bere hornitzaileek softwarean gehitutako jakinarazpenak kendu, ikonotu edo aldatu;

  • d) softwarea legez kontra edo malwarea sortzeko edo hedatzeko erabili; edo

  • e) softwarea partekatu, argitaratu, banatu edo alokatu, softwarea beste erabiltzaile batzuei banatu soluzio autonomo gisa edo softwarea edota hitzarmen hau hirugarrenei banatu.

4. ESPORTATZEKO MUGAK

Softwareari aplika dakizkiokeen lege eta araudi nazional zein nazioarteko guztiak bete behar dituzu; horien barne daude helmugen, azken erabiltzaileen eta azken erabileraren inguruko murrizketak. Esportazio-murrizketei buruzko informazio gehiago lortzeko, jo https://aka.ms/exporting helbidera.

5. LAGUNTZA-ZERBITZUAK

Hitzarmen honen arabera, Microsoft-ek ez du softwarearen laguntza-zerbitzurik hornitzeko betebeharrik. Hornitutako edozein laguntza “bere horretan”, “falta guztiekin” eta bermerik gabe emango da.

6. EGUNERATZEAK

Softwareak eguneratzeak bila, deskarga eta instala ditzake noizean behin. Eguneratze horiek Microsoft-ek edo baimendutako iturburuek soilik hornituko dituzte. Halaber, baliteke Microsoft-ek zure sistema eguneratu behar izatea eguneratzeak eman ahal izateko. Eguneratze automatiko horiek inolako jakinarazpen gehigarririk gabe jasotzea onartzen duzu. Baliteke eguneratzeek ez edukitzea edo ez onartzea softwarearen eginbide, zerbitzu edo gailu periferikorik.

7. KONTRATUAREN OSOTASUNA

Hitzarmenak berak eta Microsoft-ek osagarrietarako, eguneratzeetarako edo hirugarrenen aplikazioetarako eman ditzakeen bestelako baldintzek osatzen dute softwarearen hitzarmen osoa.

8. LEGE APLIKAGARRIA ETA GATAZKAK EBAZTEKO LEKUAK

Softwarea Estatu Batuetan edo Kanadan erosi baduzu, bizi zaren edo zure enpresaren egoitza nagusia dagoen estatuko edo probintziako legeen arabera arautuko da hitzarmenaren interpretazioa, hitzarmena urratzeagatik egindako erreklamazioak eta gainerako erreklamazioak (besteak beste, kontsumitzailea babesteko erreklamazioak, bidegabeko lehiaketagatik egindako erreklamazioak eta kalteengatik egindako erreklamazioak), alde batera utzita legeen gatazken oinarriak. Softwarea beste herrialde batean eskuratu baduzu, tokian tokiko legeen arabera arautuko da hitzarmenaren interpretazioa. Estatu Batuetako jurisdikzio federala baldin badago, zuk eta Microsoft-ek onartzen duzue King County-ko (Washington, AEB) auzitegi federalak direla toki eta eskumendun bakarrak gatazkak ebazteko. Ez bada jurisdikzio federala aplikatzen, zuk eta Microsoft-ek onartzen duzue King County-ko (Washington, AEB) Auzitegi Gorena dela toki eta eskumendun bakarra gatazkak ebazteko.

9. KONTSUMITZAILEEN ESKUBIDEAK; ALDAKETAK ESKUALDEAREN ARABERA

Kontratu honek zenbait legezko eskubide azaltzen ditu. Baliteke bestelako eskubideak izatea, kontsumitzaile-legeak kasu, zure estatuko, herrialdeko edo probintziako legeen arabera. Halaber, baliteke softwarea erosi zenuen aldearekiko eskubideak izatea, Microsoft-ekin duzun erlazioaz harago eta bereiz. Hitzarmen honek ez ditu eskubide horiek aldatzen, zure estatuko, probintziako edo herrialdeko legeek hori onartzen ez badute. Adibidez, softwarea ondoko eskualdeetako batean eskuratu baduzu edo derrigorrezko legeak badaude, xedapen hauek aplikatuko zaizkizu:

  • a) Australia. Legezko bermeak dituzu Australiako Kontsumitzaileen Legeari jarraiki eta hitzarmen honetako ezerk ez du eskubide horietan eraginik izateko asmorik.

  • b) Kanada. Softwarea Kanadan erosi baduzu, eguneratzeak jasotzeari utz diezaiokezu eguneratzeen eginbide automatikoa desaktibatuz. Horretarako, deskonektatu gailua Internetetik (Internetera berriro konektatzen bazara, eguneratzeak bilatzen eta instalatzen jarraituko du softwareak) edo desinstalatu softwarea. Gailu edo software zehatz baterako eguneratzeak desaktibatzeko moduari buruzko informazioa produktuaren dokumentazioan aurkituko duzu (baldin badago).

  • c) Alemania eta Austria.

    • (i) Bermea. Softwarearen lizentzia egokia bada, softwarearekin batera jasotako Microsoft materialetan azaldu bezala funtzionatuko du softwareak. Nolanahi ere, Microsoft-ek ez du beste kontratuzko garantiarik ematen lizentziadun softwareari dagokionez.

    • (ii) Erantzukizunaren muga. Nahitako jokabidea edo axolagabekeria larria ematen deneko produktuaren erantzukizun-agirian (Product Liability Act) oinarritutako erreklamazioetan edota norbait hiltzen edo zauritzen denean, Microsoft da erantzule, legeari jarraiki.

Aurreko (ii) klausularen harira, Microsoft-i axolagabekeria arina soilik egotziko zaio kontratuzko betekizun materialak apurtzen baditu. Hala, betekizun horiek hitzarmen honen funtzionamendu egokia errazten dute, eta horiek urratzeak hitzarmenaren helburua eta alderdiaren esana nahiz fidagarritasuna (“betebehar kardinalak”) arriskuan jarriko lituzke. Axolagabekeria arina beste kausa baten ondorio bada, Microsoft ez dira erantzule izango.

10. BERME-UKATZEA

SOFTWAREAREN LIZENTZIA “BERE HORRETAN” EMATEN DA ETA ZURE ARDURA DA ONGI ERABILTZEA. MICROSOFT-EK EZ DU BERARIAZKO BERMERIK, GARANTIARIK EDO BALDINTZARIK EMATEN. ZURE HERRIALDEAN INDARREAN DAUDEN LEGEEK ONARTZEN DUTEN NEURRIAN, MICROSOFT-EK KANPOAN UZTEN DITU, BESTEAK BESTE, MERKATURAGARRI IZATEAREN, XEDE JAKIN BATERAKO EGOKITASUNAREN ETA ARAURIK EZ URRATZEAREN BERME INPLIZITU GUZTIAK.

11. KALTEAK MUGATU EDO KANPO UTZI

KALTE-ORDAINAK JASOTZEKO ARRAZOIRIK BADUZU LEHEN AZALDUTAKO BERME-UKATZEA INDARREAN EGON ARREN, MICROSOFT-EK ETA BERE HORNITZAILEEK 5,00 USD ORDAINDUKO DIZKIZUTE, GEHIENEZ, ZUZENEKO KALTEENGATIK. EZIN DUZU INOLAKO ORDAINIK JASOKO BESTELAKO KALTEENGATIK (BESTEAK BESTE, ONDORIOZKO KALTEAK, ETEKINAK GALTZEAGATIKO KALTEAK, KALTE BEREZIAK ETA ZEHARKAKO ETA EZBEHARREZKO KALTEAK).

Murriztapen hau honako hauei aplikatzen zaie: (a) softwarearekin, zerbitzuekin, hirugarrenen Interneteko guneen edukiarekin (kodea barne) edo hirugarrenen aplikazioekin erlazionatutako edozein edukiri eta (b) hitzarmena hausteagatik edo bermeak, garantiak edo baldintzak ez betetzeagatik egindako erreklamazioei edota erantzunbehar hertsia, axolagabekeria edo lege aplikagarriaren araberako beste edozein erruzko kalte dela kausa egindako erreklamazioei.

Halaber, muga hori aplikatuko da nahiz eta Microsoft-ek kalteak gerta zitezkeela jakin edo jakiteko betebeharra izan. Baliteke goiko murrizketa edo baztertzea zure kasuan ez aplikatzea, gerta daitekeelako zure estatuak, probintziak edo herrialdeak ezbeharrezko, ondoriozko edo bestelako kalteak kanpo uztea edo mugatzea ez onartzea.